Gramatikaren garrantzia

 


Ikasleei gramatika irakastea garrantzitsua eta beharrezkoa dela iruditzen zait. Gramatika, gure hizkuntzaren, hitz egiten dugun hizkeraren alde garrantzitsua da. Hitz egiten denok dakigu noski, baina gramatika ongi erabiltzen jakitea, oinarri batzuk izatea garrantzitsua iruditzen zait. Askotan Euskara Batuaren gramatika, lagun artean hitz egiterako orduan ez dugu erabiltzen eta askok beharrezkoa ez dela pentsatuko dute. Baina bizitzan zehar egoera desberdinetan hizkuntza estandarrean idatzi eta hitz egin beharko dugu eta horretarako baliagarria izango zaigu hizkuntza estandarraren gramatika arauak jakitea. Horrez gain, nahiz eta lagun artean, kalean, familiarekin… esan dugun bezala ez dugun euskara estandarraren gramatika arauak betez erabiltzen, ez du esan nahi ez dugunik gramatika erabiltzen edota gramatika okerra erabiltzen dugunik, jende askok hori pentsatzen badu ere. Hizkera edo euskalkiak duen gramatika ez da gramatika okerra, naturala da eta gramatika da era berean. Hori bereiztea ere garrantzitsua da. Hizkuntza baten gramatika gaizki erabiliko dugu ziur asko hizkuntza berri bat ikasten dugunean, baina ez gure euskalki edo idiolektoa erabiltzean. Beraz, noski hizkera estandarraren gramatika arauak eta gramatika beraren nondik norakoak ikasleek ikastea garrantzitsua da, hitz egiten duten hizkuntzaren estrukturaz ohar daitezen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Iduzki denean Vocaroo