Baiona

Baiona Euskal Herriaren iparraldean kokatzen da, Lapurdi probintziako hiriburua da.



Bertara joateko Donostiatik autobusa har daiteke edo bestela, Hendaiatik autobusa edo trena hartzeko aukera dago.

Baionan lo egiteko "ibis Bayonne Centre" edota "ibis Styles Bayonne" hotela hartuko nuke. Biak hiraren erdialdean kokatzen dira eta prezioz merkeak izateaz gain txukunak dira.

Bertan bazkaltzeko Baiona ttipian kokatzen den Kalostrape jatetxean eguneroko menu goxoak egiten dituzte eta gainera, arratsaldean pote batzuk hartzeko leku aparta da. Horrez gain, "Café des Pyréenés" tabernan giro aparta sortzen da arratsalde edo gau aldean zerbait hartzeko. Bi taberna hauetan euskal giroa sustatzen da eta zerbitzariak euskaraz mintzatzen dira.

Hiri txikia da baina hainbat leku ditu bisitatzeko.

Baiona ttipia eta Baiona handia dira hiriaren erdigunea, zubi batek  elkar lotzen ditu. Bertako kale eta etxe politak ikusteaz gainera, Baiona ttipian Euskal museoa bisitatzean ideia ona litzateke, ondorengo webgunean aurki dezakegu informazio gehiago:

http://www.musee-basque.com/


Baiona handian berriz, janari goxoa aurki dezakegun merkatua dago. Bere kaleetatik barrena jarraituz, Baionako Sainte-Marie katedralera iristen gara. 



Baionan egin daitekeen beste ekintza interesgarri bat Aviron Bayonnais taldearen errugbi partida ikustea da. Giro aparta egoten da eta afizio ona du.



Ondoren, Baiona ikusteko bideo baten lotura uzten dizuet

https://www.youtube.com/watch?v=tX1a_1EK9q4




Comentarios

Entradas populares de este blog

Gramatikaren garrantzia

Iduzki denean Vocaroo