Baxoa euskaraz
https://www.youtube.com/watch?v=uhWQqdQ7bMY
Hegoaldeko ikasleei bideo hau jarriko nieke klasean euskararen egoera soziolinguistiko desberdinez ohartzeko. Iparraldean, hemen ez bezala, ez dute baxoa euskaraz egiteko aukera nahiz eta haiek euskaraz egiten dituzten haien ikasketak. Euskararen egoera desberdinez dagoen konszientzia sortzeko eta oraindik hizkuntzaren normalizaziorako Euskal Herrian egiteko dagoen bideaz ohartarazteko egokia da.
Comentarios
Publicar un comentario