Euskara eta Literatura DBH-n

Euskara eta literatura, DBH-ko klase batean emateko hainbat eta hainbat era desberdin daude. Horrelako irakasgai bat emateko forma ohikoena magistrala litzatekeela ezin uka genezake, baina ikasleentzat era egokiena da?

DBH-n eman ditudan klaseetako esperientzia aintzat hartuz, ikusi dut ikasleek arreta mantentzeko eta gaiarekiko interesa izateko haien parte hartzea ezinbestekoa dela. Horretarako, aurkeztu beharreko gaia magistrala egin beharrean gaiaren inguruko aurkezpen txiki bat egin eta gai horren inguruan zer dakiten galdetzen nien, informazioren bat eman ostean haien egunerokotasunarekin zerikusia duen zerbaitekin lotzen saiatzen nintzen. Horrela, haiek parte hartzen zuten eta arreta mantentzen zuten. Horrez gain, klasea astuna izan ez zedin bideo, kantu edota jokoekin lotzen nuen gaia, haientzat interesgarriagoa eta eramangarriagoa zen eta ikasgaia bera ikasleek era dibertigarriago batean barneratu zuten.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Gramatikaren garrantzia

Iduzki denean Vocaroo