Proposamen didaktikoa: Ikasleei Voki-a erakutsi eta letra hori ezaguna duten galdetuko diet. Ondoren poesia osoa bilatuko genuke interneten eta lantzen hasiko ginateke.
Ikasleei gramatika irakastea garrantzitsua eta beharrezkoa dela iruditzen zait. Gramatika, gure hizkuntzaren, hitz egiten dugun hizkeraren alde garrantzitsua da. Hitz egiten denok dakigu noski, baina gramatika ongi erabiltzen jakitea, oinarri batzuk izatea garrantzitsua iruditzen zait. Askotan Euskara Batuaren gramatika, lagun artean hitz egiterako orduan ez dugu erabiltzen eta askok beharrezkoa ez dela pentsatuko dute. Baina bizitzan zehar egoera desberdinetan hizkuntza estandarrean idatzi eta hitz egin beharko dugu eta horretarako baliagarria izango zaigu hizkuntza estandarraren gramatika arauak jakitea. Horrez gain, nahiz eta lagun artean, kalean, familiarekin… esan dugun bezala ez dugun euskara estandarraren gramatika arauak betez erabiltzen, ez du esan nahi ez dugunik gramatika erabiltzen edota gramatika okerra erabiltzen dugunik, jende askok hori pentsatzen badu ere. Hizkera edo euskalkiak duen gramatika ez da gramatika okerra, naturala da eta gramatika da era berean. Hori ...
https://voca.ro/1ewoZlJP2OX5 Proposamen didaktikoa: Klasean audio hau entzungo dugu eta ondoren, ikasleak arrotz egiten zaizkien hitzak apuntatzen saiatuko dira. Nafar-lapurteraz idatziriko poesia izanik, arrotz dituzten edota haien hizkeratik desberdin iruditzen zaizkien hitz horiek bildu eta haien esanahia eta hizkerari dagozkion ezaugarriak aztertuko ditugu.
Comentarios
Publicar un comentario