Zoaz infernura, laztana

 

“Zoaz infernura, laztana” liburua hautatu dut 12 urtetik gorako ikasleentzat. Anjel Lertxundik idatzitako liburu hau aukeratu dut guk adin horren inguruan irakurri genuelako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo edo bigarren mailan, zinez liburu interesgarria dela iruditzen zait. Liburuan jorratzen diren gaiak sexu bortizkeria eta emakumearekiko tratu txarrak dira. Autoreak istorioa tonu errealista batean kontatzen du eta erritmo bizia darama. Erraz harrapatzen zaituen misterio eleberria da eta horregatik aholkatzen dut, gai hauek lantzea ez baita erraza eta eleberri hau irakurleari modu latz, bortitz baina era berean erakargarrian zuzentzen zaio, irakurleak protagonistaren sufrimenduarekin bat egin dezan.



Sinopsia

Rosa Tomasekin ezkontzen da eta Nafarroako herri txiki bateko taberna eta gasolindegia hartzen dituzte bizimodua ateratzeko. Laster, Tomas Rosari tratu txarrak ematen hasiko zaio, mozkortzen denean, iraintzen eta jipoitzen. Horri tabernako lan gogorra eta Tomasen ama ezindua (Rosa gorrotatzen duena) zaindu beharra gaineratzen zaizkio. Depresioan erortzen da, ez baitu egoeratik nola atera, areago jakinda senarrak zergatik jotzen duen ez dakielako. Halako batean, ordea, Inazio kamioiko txoferra ezagutu eta harekin harreman erromantiko ezkutua hasiko du. Rosaren egoerari irtenbidea emateko, Rosari Tomas hiltzearen ideia bururatu eta Inaziorekin hilketa planifikatzen du. Horretarako, Rosak Tomasekin ongi konpontzeko saio guztiak egingo ditu, itxurak gordetzearren. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin daudela, Inaziok kolpe batez erahil eta haren autoa amildegi batetik botatzen dute, istripua simulatuz. Hilketa tokian galdutako belarritakoak galbidean jarriko ditu polizia ikertzen hasten denean eta kartzelan bukatzen dute.

Kontakizuna Rosaren kartzelako psikologoaren ahotik garatzen da, eta batzuetan haren gogoetak eta Rosarekin dituen elkarrizketak ere agertzen dira. Narratzaileak, psikologoak alegia, Rosak esandakoetatik kontatzen du istorioa. Izan ere Rosak konpromisoa egin baitu harekin istorioa gertatu eta sentitu zuen bezala kontatuko diola. Elkarrizketa horietan Rosaren ahotsa nagusitzen da batzuetan. Rosak epaileari esaten dizkionak ere tartekatzen dira.


Hemen https://gizapedia.hirusta.io/zoaz-infernura-laztana-anjel-lertxundi-laburpena/ orrialdeak dakarren laburpen laburra bildu dugun arren, norbaitek nahi izanez gero, orrialdean bertan laburpen luzea egiten da. Interesgarria izanen zaizuelakoan.

Liburu hau lantzeko ariketa gisa, booktrailer bat egitea polita litzatekeela esango nuke. Ikasleek atsegin dute egungo teknologia berriekin lan egitea eta irudi, bideo edota audio desberdinak bilduz lan polita egin dezakete, ondoren gainerakoekin elkarbanatuz. Bestalde, ikasleen artean liburuaren atal batzuk aukeratu, antzerki bihurtu eta interpretatzea ere ideia dibertigarria eta polita izango litzateke.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Gramatikaren garrantzia

Iduzki denean Vocaroo