Ahozko jarduera


Ondorengo ariketan ahozko hizkuntza lantzeko jarduera bat dakargu. Ariketa hau egiteko lau ikasleko taldeak egingo ditugu. Ariketa honen helburua narrazioak eta dialogoa lantzea izango da. Horretarako, Story Cubes-en ariketan, ipuin labur bat sortu nuen eta ikasleek istorio hori irakurriko dute eta grabatu egingo zaie. Horretarako, pertsonaiak banatuko ditugu. Bat narratzailea izango da, beste bat printzesa, beste batek ipotxen papera hartuko du eta beste bat ipotx txikia izango da. Klase osoa baliatuko dute haien artean irakurketa egiteko eta praktikatzeko eta azkenik, istorioaren grabaketa egingo dute. Hori egin aurretik, amaieran ikus dezakegun errubrika banatuko zaie haien grabaketa egin aurretik ebaluatuko diren aspektuak zein diren ikusteko. Amaieran, haiek egindako grabaketa entzun eta errubrikaren arabera haien taldearen ebaluazioa egingo dute. Horrez gain, irakasleak errubrika hori erabiliz ere haien lana ebaluatuko du.



 Ostadarraren dirdira


Bazen behin Ostadarraren dirdira izeneko erreinuan printzesa eder gazte bat, oso asperturik bizi zena. Errege-erreginek ez zioten gaztelutik irteten uzten eta berak lagun berriak egin nahi zituen. Egun batean ihes egitea erabaki zuen eta basoan barrena abiatu zen. Bat-batean, partxis erraldoi batera jolasten ari ziren ipotx talde batekin egin zuen topo.

-Jolastu naiteke zuekin? -Esan zien printzesak.

-Arriskutsua da joko hau zu bezalako printzesa eder batentzat. -Esan zuen ipotx batek.

-Ez naiz arriskuaren beldur! Eman iezadazu dadoa! -Oihukatu zuen printzesak.

Orduan ipotxak printzesari dadoa eman eta esan zion:

-Ezin duzu bat zenbakia atera, bat zenbakia atera ezkero animali bihurtuko zara! Ziur zaude jolastu nahi duzula?

-Bai! Jolastu nahi dut! -Oihukatu zuen printzesak.

Printzesak dadoa bota eta sei zenbakia atera zuen.

-Oso ongi! Sei-a atera duzunez beste aukera bat duzu. -Esan zuen ipotxak.

Printzesak berriz dadoa bota eta… BAT! Bat zenbakia atera zuen. Halako batean argi urdin dirdiratsu batek inguratu zuen eta… ARRAIN bihurtu zen!

-Zer gertatu zait? -Esan zuen printzesak.

-Arrain bihurtu zara! Jajaja!- Esan zuten ipotxek barrezka.

Printzesa negarrez hasi zen. Ipotx guztiak barrezka ari ziren haren inguruan eta printzesa beldur zen betirako arrain itxurarekin geratuko ote zen. Orduan, ipotx txiki bat hurbildu zitzaion, pena eman baitzion gainerako ipotxek hari ere barre egiten ziotelako.

-Nik lagunduko zaitut. -Esan zion ipotx txikiak.

-Nire gorputza berreskura dezaket? -Esan zuen printzesak.

-Bai noski, baina niregan sinetsi beharko duzu. Mendian gora jarraituz, erreka txiki bat dago eta bertara joan behar gara. Han euriaren eta eguzkiaren artean sortzen den ostadarraren magiaz zure izatera itzuliko zara.

Ipotxak arrain itxura zuen printzesa esku artean hartu eta mendian gora abiatu ziren. Errekara iristean, euritan ari zuen, blai eginda zeuden.

-Noiz aterako da eguzkia? -Esan zuen printzesak.

-Ez dakit, baina arraina zarenez erreka barruan itxarotea izango zenuke hoberena. -Esan zuen ipotxak.

Gau osoa euritan egon zen eta ipotxa arroka baten atzean ezkutatu zen lo egiteko. Printzesa uretan lo geratu zen.

Egunak argitzen hasi zuenean, eguzki izpiak atera ziren eta erromako zubia sortu zen. Halako batean, izugarrizko dirdira sortu zen eta arraina printzesa bihurtu zen. Argiaren dirdiraz ipotxa esnatu eta printzesa ederra ikusi zuen.

-Nire gorputza itzuli da! -Egin zuen oihu printzesak.

-Esan nizun, konponbidea bilatuko genuela. -Esan zuen ipotxak.

-Eskerrik asko bihotzez, nahi duzu nire gaztelura etorri? -Galdetu zion printzesak.

Biak gaztelurantz abiatu ziren eta ipotxa zoriontsu zegoen, printzesari bere gorpua berreskuratzen lagundu baitzion eta printzesak eskertzeko, bere gazteluan bizitzeko esan zion.




Ebaluaketarako errubrika:



 

1

2

3

4

Artikulazioa, prezisioa

Irakurketa kolpeka mozten du, hitz kantitate gutxi batzuen ondoren gelditu egiten da eta askotan trabatzen da.

Batzuetan trabatu egiten da eta hitz luze edota ahoskatzeko zailak diren hitzen aurrean geldialdiak egiten ditu.

Noizbehinka trabatu egiten da eta hitz luze batzuen aurrean geldialdiak egiten ditu.

Ongi ahoskatzen du, hitz guztiak ongi irakurri eta ahoskatzen ditu eta prezisioz irakurtzen du. Akatsen aurrean ohartu egiten da eta berehala zuzentzen ditu.

Bolumena, intentsitatea

Ahotsaren bolumena baxua da, askotan ez zaio entzuten.

Hitzen amaieran askotan ahotsaren intentsitatea galtzen du.

Hitzen amaieran batzuetan ahotsaren intentsitatea galtzen du.

Bolumen egokia erabiltzen du, argi eta garbi ulertzen zaio.

Pausak, abiadura, erritmoa

Ez ditu inoiz pausak egin behar diren tokian egiten, ez ditu puntuazio arauak errespetatzen. Abiadurari dagokionean oso motel irakurtzen du eta erritmo egokia eramatea kostatzen zaio.

Askotan ez ditu pausak egin behar diren tokian egiten, askotan puntuazio arauak errespetatzeko zailtasunak ditu.

Askotan azkarregi edo polikiegi irakurtzen du, erritmo berdina eramatea kostatzen zaio.

Batzuetan ez ditu pausak egin behar diren lekuan egiten, puntuazio arauei dagokienean.

Batzuetan azkarregi edo polikiegi irakurtzen du, batzuetan erritmoa mantentzea kostatzen zaio.

Pausak egin behar diren tokian egiten ditu, puntuazio arauak errespetatuz.

Abiadura egokian irakurtzen du, erritmo egokia mantentzen du irakurtzen duenean.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Gramatikaren garrantzia

Iduzki denean Vocaroo