Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin nuen institutuaren Twitterreko orrialdea aztertuko dut sarrera honetan. Eskolaren izena Lezo Institutua da eta beraz, haren twitterreko orrialdearena @LezoInstitutua da. 55 jarraitzaile ditu eta 74 kontu jarraitzen ditu. 2019ko azaroan batu zen twitterrera. 565 tweet ditu, kontua ez da egunero erabiltzen baina hilabetean bizpairu tweet jartzen ditu. Bertan, bai eskolan eta bai Lezon egiten diren ekintza desberdinak azaltzen dira. Herritarrek eta eskolako ikasle eta gurasoek herrian eta eskolan egiten diren ekintzez eguneratua egoteko egokia da.
Red Personal de Aprendizaje, PNL
Nire PNL-ari dagokionez, Whatsapp, Instagram edota Facebook plataformak erabiltzen ditut. Facebooken, Euskaltzaindia, AEK, "Naiz".... bezalako erakundeak jarraitzen ditut informazioa jaso eta ikasteko. Irakasle bezala lan egitean, ikasleekin informazioa banatzeko Gmail edo Drive erabiliko nuke, irakaskuntzarako infomazioa banatzeko eta lan egiteko egokiagoak iruditzen zaizkit. Blogger ere plataforma polita iruditzen zait ariketa desberdinak edota informazioa jartzeko ere.
Comentarios
Publicar un comentario