Nire seudonimoa eta sinopsia
Nire seudonimoa R.R. ENARRI DIAGAPANER izango
da. Izen honek fantasiazko liburu bat idaztera bultzatzen nau, R.R. ENARRI
DIAGAPANER izenak fantasiazko erreinu bateko printzesa baten irudia ekartzen baitit
gogora.
Sinopsia:
Printzesa, haren gazteluko bizitza aspergarriaz nekatua, abentura berrien bila abiatzen da. Halako batean, partxis berezi batean jolasten ari den ipotx talde batekin egiten du topo. Haiek jokoa arriskutsua dela esaten dioten arren, printzesak parte hartzea erabakitzen du. Dadoan bat zenbakia atera ezkero ondorioak izango dituela esaten diote hauek. Horrela, jokatzen hasi eta bat zenbakia ateratzen du, arrain bihurtuz. Orain, bere gorputza berreskuratu nahi du eta horretarako konponbide bakarra, mendian goian sortzen den erreka txiki batean ostadarraren dirdira sortzea da. Horretarako, ipotx txiki batek laguntza eskaintzen dio eta harekin joaten da ostadarraren dirdiraren bila. Zorionez, egun euritsu baten ostean eguzkiak argitu eta ostadarra azaltzen da, printzesak, ostadarradaren dirdiraz bere gorputza berreskuratzen du eta ipotxa eskertzeko, harekin bizitzera gonbidatzen du.
Ostadarraren dirdira
Bazen behin Ostadarraren dirdira izeneko
erreinuan printzesa eder gazte bat, oso asperturik bizi zena. Errege-erreginek
ez zioten gaztelutik irteten uzten eta berak lagun berriak egin nahi zituen. Egun
batean ihes egitea erabaki zuen eta basoan barrena abiatu zen. Bat-batean, partxis
erraldoi batera jolasten ari ziren ipotx talde batekin egin zuen topo.
-Jolastu naiteke zuekin? -Esan zien printzesak.
-Arriskutsua da joko hau zu bezalako printzesa
eder batentzat. -Esan zuen ipotx batek.
-Ez naiz arriskuaren beldur! Eman iezadazu
dadoa! -Oihukatu zuen printzesak.
Orduan ipotxak printzesari dadoa eman eta
esan zion:
-Ezin duzu bat zenbakia atera, bat zenbakia
atera ezkero animali bihurtuko zara! Ziur zaude jolastu nahi duzula?
-Bai! Jolastu nahi dut! -Oihukatu zuen
printzesak.
Printzesak dadoa bota eta sei zenbakia atera
zuen.
-Oso ongi! Sei-a atera duzunez beste aukera
bat duzu. -Esan zuen ipotxak.
Printzesak berriz dadoa bota eta… BAT! Bat
zenbakia atera zuen. Halako batean argi urdin dirdiratsu batek inguratu zuen
eta… ARRAIN bihurtu zen!
-Zer gertatu zait? -Esan zuen printzesak.
-Arrain bihurtu zara! Jajaja!- Esan zuten
ipotxek barrezka.
Printzesa negarrez hasi zen. Ipotx guztiak
barrezka ari ziren haren inguruan eta printzesa beldur zen betirako arrain itxurarekin
geratuko ote zen. Orduan, ipotx txiki bat hurbildu zitzaion, pena eman baitzion
gainerako ipotxek hari ere barre egiten ziotelako.
-Nik lagunduko zaitut. -Esan zion ipotx
txikiak.
-Nire gorputza berreskura dezaket? -Esan zuen
printzesak.
-Bai noski, baina niregan sinetsi beharko
duzu. Mendian gora jarraituz, erreka txiki bat dago eta bertara joan behar gara.
Han euriaren eta eguzkiaren artean sortzen den ostadarraren magiaz zure izatera
itzuliko zara.
Ipotxak arrain itxura zuen printzesa esku
artean hartu eta mendian gora abiatu ziren. Errekara iristean, euritan ari
zuen, blai eginda zeuden.
-Noiz aterako da eguzkia? -Esan zuen
printzesak.
-Ez dakit, baina arraina zarenez erreka
barruan itxarotea izango zenuke hoberena. -Esan zuen ipotxak.
Gau osoa euritan egon zen eta ipotxa arroka
baten atzean ezkutatu zen lo egiteko. Printzesa uretan lo geratu zen.
Egunak argitzen hasi zuenean, eguzki izpiak atera
ziren eta erromako zubia sortu zen. Halako batean, izugarrizko dirdira sortu
zen eta arraina printzesa bihurtu zen. Argiaren dirdiraz ipotxa esnatu eta
printzesa ederra ikusi zuen.
-Nire gorputza itzuli da! -Egin zuen oihu
printzesak.
-Esan nizun, konponbidea bilatuko genuela.
-Esan zuen ipotxak.
-Eskerrik asko bihotzez, nahi duzu nire
gaztelura etorri? -Galdetu zion printzesak.
Biak gaztelurantz abiatu ziren eta ipotxa
zoriontsu zegoen, printzesari bere gorpua berreskuratzen lagundu baitzion eta
printzesak eskertzeko, bere gazteluan bizitzeko esan zion.
Comentarios
Publicar un comentario