Entradas

Mostrando entradas de enero, 2022

Ahozko jarduera

Ondorengo ariketan ahozko hizkuntza lantzeko jarduera bat dakargu. Ariketa hau egiteko lau ikasleko taldeak egingo ditugu. Ariketa honen helburua narrazioak eta dialogoa lantzea izango da. Horretarako, Story Cubes -en ariketan, ipuin labur bat sortu nuen eta ikasleek istorio hori irakurriko dute eta grabatu egingo zaie. Horretarako, pertsonaiak banatuko ditugu. Bat narratzailea izango da, beste bat printzesa, beste batek ipotxen papera hartuko du eta beste bat ipotx txikia izango da. Klase osoa baliatuko dute haien artean irakurketa egiteko eta praktikatzeko eta azkenik, istorioaren grabaketa egingo dute. Hori egin aurretik, amaieran ikus dezakegun errubrika banatuko zaie haien grabaketa egin aurretik ebaluatuko diren aspektuak zein diren ikusteko. Amaieran, haiek egindako grabaketa entzun eta errubrikaren arabera haien taldearen ebaluazioa egingo dute. Horrez gain, irakasleak errubrika hori erabiliz ere haien lana ebaluatuko du.   Ostadarraren dirdira Bazen behin Ostadarraren dird...

Red Personal de Aprendizaje, PNL

Nire PNL-ari dagokionez, Whatsapp, Instagram edota Facebook plataformak erabiltzen ditut. Facebooken, Euskaltzaindia, AEK, "Naiz".... bezalako erakundeak jarraitzen ditut informazioa jaso eta ikasteko. Irakasle bezala lan egitean, ikasleekin informazioa banatzeko Gmail edo Drive erabiliko nuke, irakaskuntzarako infomazioa banatzeko eta lan egiteko egokiagoak iruditzen zaizkit. Blogger ere plataforma polita iruditzen zait ariketa desberdinak edota informazioa jartzeko ere.

Entorno personal de aprendizaje (PLE)

Imagen
  Ondorengo irudi honetan nire PLE-a ikus dezakegu. Bertan nire iraskuntzarako inguru pertsonalean erabiltzen ditudan aplikazioak adierazten dira. Egun erabiltzen ditudan aplikazioak, ikus dezakegun bezala murritzak eta konkretuak dira, etorkizun batean gehiago erabiltzeko ohitura hartzea gustatuko litzaidake. Alde batetik, informazioa jasotzeko, egunerokotasuna jarraitzeko Instagram, Facebook eta Twitter baliatzen ditut. Bestalde, hiztegien erabilera garrantzitsua iruditzen zait. Itzultzaile gisa Elhuyar erabiltzen dut gehienbat eta hizkuntza beraren esanahiak bilatzeko edo zuzen idazteko Euskaltzaindiaren hiztegi batua. Horrez gain, aurkezpenak, mapa kontzeptualak... sortzeko canva eta Genially baliagarriak iruditzen zaizkit eta azkenik, lanak, informazioa edota edozein gauza elkarbanatzeko Gmail erabiltzen dut gehienbat baina artxibo handiak direnean, WeTranser edota Drive. Gainera, Driven bidez gainerakoek editatu egin dezakete ere.

Twitter

 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin nuen institutuaren Twitterreko orrialdea aztertuko dut sarrera honetan. Eskolaren izena Lezo Institutua da eta beraz, haren twitterreko orrialdearena @LezoInstitutua da. 55 jarraitzaile ditu eta 74 kontu jarraitzen ditu. 2019ko azaroan batu zen twitterrera. 565 tweet ditu, kontua ez da egunero erabiltzen baina hilabetean bizpairu tweet jartzen ditu. Bertan, bai eskolan eta bai Lezon egiten diren ekintza desberdinak azaltzen dira. Herritarrek eta eskolako ikasle eta gurasoek herrian eta eskolan egiten diren ekintzez eguneratua egoteko egokia da.