Entorno personal de aprendizaje (PLE)
Ondorengo irudi honetan nire PLE-a ikus dezakegu. Bertan nire iraskuntzarako inguru pertsonalean erabiltzen ditudan aplikazioak adierazten dira. Egun erabiltzen ditudan aplikazioak, ikus dezakegun bezala murritzak eta konkretuak dira, etorkizun batean gehiago erabiltzeko ohitura hartzea gustatuko litzaidake. Alde batetik, informazioa jasotzeko, egunerokotasuna jarraitzeko Instagram, Facebook eta Twitter baliatzen ditut. Bestalde, hiztegien erabilera garrantzitsua iruditzen zait. Itzultzaile gisa Elhuyar erabiltzen dut gehienbat eta hizkuntza beraren esanahiak bilatzeko edo zuzen idazteko Euskaltzaindiaren hiztegi batua. Horrez gain, aurkezpenak, mapa kontzeptualak... sortzeko canva eta Genially baliagarriak iruditzen zaizkit eta azkenik, lanak, informazioa edota edozein gauza elkarbanatzeko Gmail erabiltzen dut gehienbat baina artxibo handiak direnean, WeTranser edota Drive. Gainera, Driven bidez gainerakoek editatu egin dezakete ere.
Comentarios
Publicar un comentario