Gramatika
Euskara eta literatura azterketan ez da gramatika ariketarik egiten. Literaturarekin lotuz, lexikoa lantzen da baina eskolan ikasleek “teorikoki” duten euskara mailarekiko maila oso baxuko ariketak lirateke. Beraz, idazlanari dagokion atalean ikasleek jakin behar luketen gramatika maila baloratuko dela pentsa genezake. Hori dela eta, selektibitaterako ondorengo gramatika ariketa desberdinak proposatuko nituzke: 1. Aditzak: Aditzak lantzeko Nor, Nor-Nori, Nor-Nork eta Nor-Nori-Nork saileko aditzak eskatzen dituzten esaldi desberdinak dagokion aditzarekin betetzeko ariketa egokia litzateke, era berean, indikatiboa, baldintza, ahalera, subjuntiboa eta aginterazko esaldi desberdinak eskainiz, aditza orainean eta lehenaldian jartzeko eskatuz, era honetan alderdi guztiak landu ditzaten. 2. Sintaxia lantzeko bi esaldi eta analisi sintaktikoa egin dezaten eskatu.